Skip to main content

Euskarari bultzada eman nahi diogu, dela Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari zuzeneko diru-ekarpena eginez, dela zonaldean euskarak espazio berriak irabaz ditzan lan eginez.

Nafarroa hegoaldeak propio dituen produktuak Euskal Herriko plazan kokatzea dugu helburu, pixkanaka elikadura-sistemaren gaineko erabakiak gure esku izan daitezen pausu txikiak emanez.

Nafarroa hegoaldean eta erdialdean eragin nahi dugu. Garai batean erromatarrek ager vasconum deitu zuten lurraldea dugu ardatz, orain 3 hamarka administrazioak «ez euskaldun» izendatu zuena.

Auzolana da gure lan-tresna nagusia: ehunka lagunen borondatezko lana da Errigora mugiarazten duena. Hain zuzen, betiko lan kolektiboa balioan jartzea ere badu helburu Errigorak.

Famili argazkia

NOR GARA

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Egunetik egunera gero eta zabalagoa den komunitate batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, ekoizle, euskaltzale eta kontsumitzaileez osatutako sare anitz batek. Gure txikitasunetik elkarlan handi bat gauzatu nahi dugu Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako.
 
Euskarari puzka
Nafar hegoaldeko uztaESKUTIK ESKURA

Udaberrian Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura. Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eska daitezke, auzolanari esker, norbere herrian ekoizlearen jatorrizko prezioan. Olioa 5 litroko bidoietan banatzen da eta kontserbak 12 ontziko sortetan, planteamendua urte osorako beste eskatzea da eta. Eskaera-epea martxoa aldera izan ohi bada ere, banaketa bi txandatan egiten dugu: apirilean olioa eta maiatza-ekainean kontserbak.

 
Euskarari puzka
Nafar hegoaldeko uztaEUSKARARI PUZKA

Udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditugu kanpaina honetan. Kasu honetan, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten diogu (saski bakoitzaren balioaren %25). 2013an kanpaina lehenengoz egin zenetik eskaintzan hainbat aldaketa egin dugu. Egun 3 saski ematen dira aukeran.